Connemarako poni

Connemarako poni
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Irlanda

Connemarako ponia, (Irlandako gaeleraz: Capaillín Chonamara, Pónaí Chonamara edo Capall Chonamara), Irlandako Connemara eskualdean, Galway konderrian, jatorria duen bertako zaldi arraza da[1]. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Irlandako poni arraza ezagunena izanik munduan barrena ere nahiko ospetsua egin da. Esate baterako Connemarako poniaren munduko bigarren kopururik handiena Frantzian dago.

Connemara eskualdea Irlandako mendebaldeko kostaldean kokatzen da, Galwayko konderrian. Connemarako paisaian txillardi handiak, harrizko hormek mugatutako larre zabalak, lakuak eta zohikaztegi ugari dago. Oso arraza landatarra da eta poni hauek bertako eremu latzetan libre bizi dira.

  1. Arrazari buruzko erreferentzia "The equinest" entziklopedian. http://www.theequinest.com/breeds/connemara-pony/

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy